Bazkaltzeko kardoa geneukala erran nion. Kardoa maite ez zuela erran zidan. Lehen kardoa jaten zuela erantzun nion. Hark ezetz, kardoa gogoko ez zuela jakin behar nuela, baina tira, beti bezala gauza horiek ez dakizkidala. Nola nahi ere kardoa jan beharko zuela erran nion. Kardoa jan zuen.
Hurrengo egunean kardorik geratzen ote zen galdegin zidan. Nik erantzun nion ea nola demontre nahi zuen kardoa, gustatzen ez bazitzaion. Hark erran zidan modu honetara eginda baietz.
Gaur txorizo bokata prestatzen ari nintzaion, hamarretakorako. Txorizoa gustatzen ez zitzaiola ohartarazi didate. Nik erran dut lehen gustatzen zitzaiola. Orain ezetz, ez duela txorizoa maite.
Erran didate gauzak aldatzen direla; kardoarekiko eta txorizoarekiko maitasuna aldatzen den bezala.