Madarikatuak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2018ko mar. 7a, 11:48

Bart, malkoak ikusi ditut hurbilekoen aurpegitan, hamarkada luzetan hainbertze jenderen begi-masailetan ikusi bezala. Bart aurpegi zurbilak, tristeak, oso tristeak ikusi ditut. Heriotzak bakarrik marrazten dituen horietakoak.

Batzuendako senidea zen, bertze batzuendako laguna, ezaguna, gehienendako ameskide.

Xabier Rey Urmeneta, Iruñeko Donibane auzoko semea, bere etxetik 1.000 kilometrora dagoen Cadizeko Puerto de Santa Maria III espetxeko ziegan aurkitu dute hilik. 2008an atxilotu zuten. Torturatu zuten. 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAkide izateagatik. Bere bizitzako azken 10 urteak isolatuta ukan dute lehen graduan. 20 ordu ziegan, 4 espetxeko patioan.

Heriotza haren bila joan zedin ahalegin guztiak egin dituzte 10 urtez. Atzo haien helburua lortu zuten. Madarikatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!