Anna Gabriel Suitzan dago eta gaur goizean haren argazkia ikusi dut egunkari batean. Argazki oinean diote bere irudia aldatu duela eta beheitixeago komentario bat idatzi dute.
CUPeko parlamentari ohiaren Loook aldaketaz mintzo dira. Lehen ilea mototsean lotuta zeramala, eta orain bere biloak askatu dituela eta flekilloa moztu duela. Lehen T-shirt ilunak janzten zituela eta orain, Suitzan, jantzi argiak janzten dituela...
Politika saileko politikari bati buruzko artikulua da, bai, argazkiak ilustratzen duena.
Martxoaren zortziko greba feminista deialdia ulertzen ez dutenei normala irudituko zaie Anna Gabrielen itxurari buruzko komentarioa; bueno, ohikoa izan, bada, zoritxarrez, lotsagarria ere bai, ordea.