Nafarroa Garaiko frankistek, haren aliatuek eta oinordekoek manifestazioa deitu dute.
"Nafarroa Nafarroa da" esamoldearekin Nafarroa Garaiaren konkista zuritu eta mantendu dadin etengabeko lana egin dutenek manifestazioa deitu dute.
Espainiapean 500 urte baino gehiago egotea onuratzat daukaten horiek, inperio espainiarraren negozio eta eskupekoen kontura aberastu direnek, manifestazioa deitu dute.
Gutxienez azken 100 urtetan Nafarroa Garaiaren ekonomia eta politika kontrolatu duten familiak eta haien lagun eta zerbitzariak manifa horretara joanen dira.
Nafar banderarekin estali nahi dute bere burua, espainiar banderaren gualda horrek saltzen ez duela badakitelako.