Zergatik amuarrainak torturatu?

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2017ko api. 26a, 12:04

Aita, zergatik zauritzen dituzu amuarrainak?

Aita, zergatik torturatzen dituzu amuarrainak?

Aita, zergatik ez dituzu bakean uzten erreketako biztanleak?

Eta nik ezin dut erantzun ganoraz. Ezin erantzun koherentzia pitzatu gabe. Kontraesanen altzotan ari naiz dantzan eta hurrengo belaunaldiak badaki. Ez dute errukirik. "Harrapatu zaitut, aita", "honendako ez daukazu argudiorik, ezta?".

Bai harrapatu naute. Eta halere, ez nago prest, oraindik orain, arrantza uzteko. Nire buruari erraten diot: ez daukazu bertze biziorik... Horri ere uko eginen diozu?

Eta horrela pasatzen dira egunak. Horrela badoa bizitza. Bagoaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!