Aldaketaren gobernuaren etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2017ko mar. 15a, 12:46

Nafarroa Garaian legegintzaldia aitzina doa. Erregimen zaharreko alderdiek boterea berreskura ez dezaten eta aldaketak abiadura hartzeko denbora ukan dezan, hurrengo hauteskundeetan gehiengoa osatu beharko dute berriro Geroa Baik, EHBilduk, Ahal duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

Hori gerta dadin egun egin beharreko politika zein behar duen izan da galdera nagusienetako bat. Bi erantzun edo apustu antzeman daitezke:

1. Erregimen zaharraren aldekoak oraindik gehiengo soziala direla uste dutenen apustua. Hauen ustez aldaketaren gobernuak epel aritu behar du erregimen zaharreko indar oldarkorrenak asalda ez daitezen eta UPNri zein PSOEri botoa ematen zieten zenbaitek berriro ere abstentziora jo dezaten edota batzuek Geroa Bairen aldeko hautua berres dezaten.

2. Aldaketaren aldekoak Nafarroa Garaian jadanik gehiengoa direla uste dutenen apustua. Hauen arabera, aldaketa nahi dutenen zenbait esparrutan eman daitekeen abstentzioa da gakoa, hain zuzen ere epelkeriak ahuldu dezakeelako aldaketaren aldeko hautu hura. Gainera, hauen ustez, eskuin muturra gero eta gehiago oldartu, gehiago motibatuko da aldaketa eta orduan eta lagun gehiago galduko du erregimenak zentro-eskuin moderatu multzo zabal horretatik, azken hauek ez baitute nahi ultraeskuindarren multzoan ikusiak izan. Hor izanen luke Gero Baik arrantzarako aukera.

Gakoa da... Zein da apustu irabazlea?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!