Balonazoa

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2017ko ots. 15a, 12:47

Duela urtebete luze ikusi nuen internetez Palacio Aroztegia S.L. enpresak Lekarozen egin nahi zuenari buruzko bideoa.

Ikusentzunezkoaren itxurari eta tonuari kaspa bazeriola iruditu zitzaidan eta, egia erran, ekimena sustatzen zutenak azaldu zirenean itxura hura birbaieztatu egin zen.

Itxuragatik edonor epaitzea zilegi ez den bezala, bideo hark halako gustua uzten zuen ahoan. Gero, berriro saiatu naiz aurkitzen sarean eta ez dut lortu.

Orain jakin dugu Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia Palacio Aroztegia S.L.koei 1.000 euro ordaintzera zigortua izan dela, haien ohorea zikindu duelakoan. Elizegik erran zuen egitasmoa sustatzen dutenak "pelotazo espekulatiboa" egiten ari zirela.

Elizegiren indar politikoak, EHBilduk erran duenez 530.000 euro inguru balio zuen lur saila 36 milioi euro inguruko balioa izatera pasatu da. Norberak epai dezala, baina pelotazoa ez bada balonazoa ematen du Aroztegiakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!