"Foru korralitoa". Nafarroa Garaian hamarkada luzeetan, ia mende batez boterea kontrolatu duten eliteak. Familia eta abizen zehatzak. Identifikatuak. Bere morroiekin.
Foru korralitoak bere burua garai desberdinetara egokitzen jakin du. Azken hamarkadetan, betiko enpresariekin batera, sindikatu jakin batzuen oniritzia eta sustengua izan dute.
Jakin bagenekien, baina zenbatekoak zehazten direnean haserrea biderkatzen da. Hain izan baita agerikoa gure diruarekin batzuek haien poltsikoak bete dituztela...
UPN, PSN, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, UGT eta Comisiones Obreras. Korralitoaren bost hanka politiko-sindikalak.
Gaur, oraindik ere, erregimen zaharrarekin bukatzeko ahaleginean dabilen gobernuan nabari dira korralitoaren aztarnak. Klientelismo sindikala ez baitzaie Izquierdakoei, barkatu, ezkerrakoei, ui!, ezkerrekoei arrotz.