Gaur, Altsasuko zortzi gazteren argazkiak eta haien izen-abizenak Espainiako egunkari baten azalean ageri dira. Koloretan.
Terrorismo delitua egozten diete eta gehienak kartzelan daude egun.
Behar bada, garaia da gauzak bere izenarekin izendatzeko.
Bai, Nafarroan jende aunitzek gorroto du Guardia Zibila. Hori horrela da.
Hainbatek gure herriaren indar okupatzailetzat dauzka eta, hortaz, Parisdar batek 1942an SSko kide bat zekusan moduan dakusate Guardia Zibil bat.
Guardia Zibilarenganako gorrotoa garatu duten bertze hainbatek esperientzia bat edo gehiago izan dute harekin. Batzuk zuzenean torturatuak izan dira, bertze batzuk torturatuen ingurukoak dira, bertze hainbat kontrol batean mendira jarrita eduki dituzte, kaskarreko bat edo batzuk jaso dituzte, heriotz mehatxu andana...
Haien bortizkeria pairatu dutenak milaka eta milaka dira. Bai, okupazio indar batek erabili ohi duen mailako bortizkeria da gakoa.
Eta horrela, jende aunitzek Guardia Zibila gorroto du. Izuari, terroreari zaion gorrotoaren neurrian.