Arratsalde on, Baztan

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2016ko api. 26a, 12:22

UPNren Kongresua. Alderdiko lehendakariak "Arratsalde on!" erran du eta afiliatuak barrezka hasi dira.

Baztangoei zuzenduta zegoela "Arratsalde ona" argitu du lehendakariak.

Euskara barregarri zaie. Kanpotarrena, baserritar musugorriena.

UPNk ez dauka konponbiderik zentzu honetan. Euskara heriotzerako bidean eraman nahi duen egitura politikoa da. Nafarroa Garaia espainolez mintzo den herrialde gisa bertzerik ez du irudikatzen. Baztanen, baserriko azken txokoetan txutxumutxuka darabilten iraganeko bitxikeria gisa da bakarrik onargarria.

Barre egiten diote euskarari. Etorkizuna, ordea, haiei egiten die barre. Gazteriaren algaraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!