Odolbilduaren tamainaren arabera zirkulazioa nabarmenki edo osoki oztopa daiteke. Danok ados, beraz. Odolbilduak ez dira komenigarriak.
Ibaietako presak eraisteari buruzko eztabaida piztu da gurean. Bazen garaia. Eta orain arte inork ez du erabili odolbilduen metafora gai honetaz aritzeko, baina metafora oso erabilgarria da.
Ibaien ohiko ibilguan presa eraikitzen denean, odolbildua ezartzen zaio uraren zirkulazioari. Presa horiek pertsonon erabilpenerako ezarri ohi dira: errotak garai batean, zentral hidroelektrikoak gero, ureztatzeko ubide sareak elikatzeko ia beti...
Pertsonok, ordea, presak ibaian uzten ditugu inolako erabilpenik ez daukatenean. Odolbildua zainean uzten dugu. Alperkeriagatik, zuhurkeriagatik edo presaren ingurua gure aisialdirako leku gisa maite dugulako.
Pertsonak odolbildugileak gara. Lanbide zitala.