Haur eskolen datuei so

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2016ko mar. 15a, 12:30

Egunotan urduri nago. Nirekin edo gure familiarekin zerikusi zuzena ez daukan gai batek aztoratu nau asteotan. Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko matrikulazioaren datua da gaia.

Azken 32 urteotan euskarari ateak ireki gabe egon ondoren, aurten bikoiztu egin du Iruñeko Udalak euskarazko haur eskolen eskaintza eta egun hauek dira matrikulatzeko unea.

Iruñeko euskalgintzak ahalegin berezia egin du matrikulatzera doazen gurasoak ongi informatzeko. Baita pertsonalki egin ere. Nago ahalegin horrek emaitza bikainak izanen dituela. Emaitza horiek nahi ditugu eta behar ditugu, baina, batez ere, lehenagotik hor zeudela behar dugu birbaieztatu.

Horrela izanen delakoan nago. Apirilean emanen omen dituzte datuak, baina orain arteko euskararen bazterketaren salatariak izanen direlakoan nago. Eta horregatik nago zoriontasunez urduri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!