Gaur goizera arte euskal preso politiko ezagunena zenaren adierazpenak eman zituen argitara, atzo The New York Times egunkariak. Mendebaldeko Erkidegoaren lehendakaritzarako bere burua aurkezteko prest ageri da Arnaldo Otegi. Gaur espetxetik atera den arren edo behar bada horregatik ere, kapital politikorik handiena pilatu duen Ezker Abertzaleko politikoa da.
Bere ingurune politiko hurbilean erreferentziazko pertsona badela ez du inork ukatuko. Gehienek, bertzalde, ideologikoki hain hurbil egon ez daitezkeen bertzelako eremu politikoetan arrakasta baduela onartuko dute. Batzuk, azkenik, Mendebaldeko Erkidegoko Gobernuburu izan daitekeela diote.
Espainiak eta bere ohiko jazarpenak mitifikatzen lagundu duen ikur politikoa da Otegi. Euskal preso politiko guztien egoeraren ikur.
Orain, Mendebaldeko Erkidegoan politiko estimatuena dela erakusteko aukera izanen du. Hori bai, bere bizitzako bertze sei urte inperioaren leotzetan eman ondoren.