Irakasleak eta desorekak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2015ko aza. 10a, 12:59

Haur hezkuntzan eta Lehen hezkuntzan euskara ez dakiten irakasle gehiegi dago Nafarroa Garaian. Euskaraz irakasteko eskubidea bermatze aldera beharko liratekeen irakasle kopurua zehaztu berri du hezkuntza kontseilaritzak.

Datu zehatzak, zenbakiak mahai gainean jartzerakoan, zenbait harritu dira. Ez omen zekiten irakaskuntzaren errealitatea horren desorekatua zegoenik. Ez omen zekiten euskarak lekua har ez zezan politika sistematikoa ezarria zutela lehenagoko gobernuek.

Eskaria zein den aintzat hartuta eta euskarazko irakaskuntza Nafarroa Garaia guztian bermatu ahal izateko, irakaslego euskalduna behar da erruz.

Eta gauza guztien gainetik, kudeaketaren eraginkortasunaren araberako hausnarketa:

Irakasle elebidunak euskaraz eta espainolez eskaini dezake zerbitzua. Elebakarrak zerbitzu horren erdia bertzerik ez. Elebidunaren balioa bikoitza da.

Ikusi nahi ez duenak ez du ikusiko, baina ikusita ezikusiarena egiten duena gure zergak zakarrontzira botatzen ari da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!