Atzo sintonizatu genituen etxean EITB taldeko komunikabideak. Utz iezadazue ahoskatzen, poliki: ETB1, ETB2, ETB3, ETB4, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Euskadi Gaztea...
Badirudi mugimendua ez dela lege aldetik oso sendoa izan, baina zer nahi duzue erratea… Egarriak dagoen basamortuko bidaiariak oasira iristean duen zoriontasuna sentitu nuen une batez.
Eta gainera, badirudi aste honen ondarrean Nafarroa Garaian emandako aldaketa politiko-instituzionalari buruzko saio sakona eskainiko duela ETBk.
Eta horrezaz gain, diotenez, ahots guztiak ordezkatuta egonen dira saio horretan.
Bataioa ez da txarra.