Lehendakari eta alkate euskaldunak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2015ko mai. 25a, 11:40

Egilearen idurikoz, atzokoa egun historikoa izan zela esatea ez da, behingoagatik, erretorika hutsa.

Atzoko hauteskundeen emaitzaren lehen iruzkina, Euskalerria Irratian, bat eta bakarra izan behar duelakoan nago.
- UPNk lortu du. Euskaldunon aurkako politika sektario eta linguizidak honako emaitza ekarri du: Nafarroa Garaiko Gobernuko lehendakari euskalduna eta Iruñeko alkate euskalduna.
Bigarren iruzkina: UPNren abertzaleen aurkako politika sektarioak emaitza hau ekarri du: lehendakari eta Iruñeko alkate abertzaleak.
Hirugarren iruzkina: UPNren handikien aldeko etengabeko politika ustelak gaurko emaitza ekarri du: lehendakari progresista eta alkate ezkertzalea.

Laugarren iruzkina: alkate euskaldun edo euskaltzaleak Tafallan, Zangozan, Altsasun, Baztanen, Burlatan, Antsoainen, Berriozarren, Uharten...

Eta azken gauza bat, sinbolikoki eta historikoki inportantea: badirudi aukera handiak daudela Lizarrako alkatea, 80 urteren buruan, berriro ere, abertzalea izan dadin, Fortunato Agirreren lekukoa hartuz.

Egun historikoa atzokoa. Kasu honetan, zalantzarik gabe, ez da retorika hutsa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!