Elkarrizketa bat ikusi berri dut. Oinarrizko errealizazio telebisiboa zuen, baina hizlarien izenak eta karguak adierazten zituzten testuak lagunduta. Ez horren oinarrizkoa, beraz.
Hilaren 24an Juan Kruz Lakasta kazetariak Patxi Zabaleta politikoari egindako elkarrizketa da. 37 minutu eta 40 segundu irauten du. Mamitsua, entretenigarria, sakona, adierazgarria, interesgarria…
Elkarrizketaren lehiatila euskalerria irratiaren webgunean ageri da… Euskalerria Irratiaren agerkaria, hobe erranda. Eta aitortu behar dut, horrela eta orain ohartu naiz agerkariaren ekarpenaz, kalitateaz, egokitasunaz…
Bai, egina ikusi ondoren errazagoa da ohartzea ekimenen egokitasunaz. Eskerrik asko Tokikom eta, bereziki, eskerrik asko euskalerria irratiko langileak. Zorionak.