Demagun maiatzaren 24ko hauteskundeen emaitzek ez dutela “erregimenaren” aldaketa bideragarri egiten.
Demagun, une batez, UPN-PSN-PP eta Ciudadanos alderdiek 26 parlamentari lortzen dituztela.
Demagun Javier Esparza Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari dela.
Demagun, beraz, gutxienez azken 80 urteotan agindu dutenek botere instituzional delegatuari eutsiko diotela bertze lau urtez.
Demagun, hortaz, gure eta gure arbasoen izerdien zergekin ia ehun urtez nahi dutena egin dutenek, datozen lau urteotan, berriro ere, eskua poltsikoan sartuko digutela eta gure dirua haien eta bere lagunen artean banatuko dutela.
Demagun eklipse politikoak bertze lau urte dirauela.
Demagun hori eta, horrela, behar bada, harrien azpitik mugiaraziko ditugu senideak eta lagunak. Oraingoan ez bada beranduegi izan baitaiteke.