Añover de Tajo Toledo hiritik 30 kilometrora dagoen Gaztela Manchako herria da. Madrilgo mugatik gertu, 5.200 biztanle dauzka.
Tajo ibaiari begira dago herria, muino baten gainean. Gaztelako lautada amaigabe horietako baten zaindari ematen du.
Herria, berez, itsusi mortala da, baina orduak ematearen ondorioz xarma aurkitzen zaio.
Espainia Plazako Orfeo tabernan gustura har daiteke bermuta. Jabeak, itxura eta azentua entzunda, berehalaxe antzematen du bezeroa Euskal Herritarra den. Soldaduzka Gasteizen egin zuela, euskal herritarrak biziki maite dituela eta horregatik bere tabernan txistu bat zintzilik daukala azalduko dizu.
Espainia Plazan bertan, El Español jatetxean, biziki ongi bazkaltzen da. Zerbitzua bikaina da eta jabeek kanpotik hurbildutakoen senide ematen dute. España Plazako balkoiak, maiatzetik urrira, espainiar bandera hori-gorriek koloreztatzen dute. Osoki.
Lo egiteko leku merkeak ere badaude Añover de Tajon, turismoa ez baita, hain zuzen ere, haien ekonomiaren ardatza. Bueno, turismoa orokorrean ez, baina euskal herritarrei zuzendutako turismo espezialdua bai.
Ah! Añover de Tajotik 6 kilometrora, Gaztelako lautada amaigabe horietako batean, Aranjuezko Espetxea dago.