Nora doa UPN?

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2026ko apirilaren 30a

Ezeroso daude UPNkoak VOXek eta PPk espainiar estatuko hainbat komunitatetan adosten ari diren nazio lehentasunaz. Badakizue, Trumpen aldekoen modura, Abascalen alderdikoek espainiar hiritartasuna dutenak lehen mailan jarri nahi dituzte, besteen eskubideak eta babes sozialak mugatuz. Hau migratzaile pobreen kontrako diskriminazioa da, jakina: berdin da nola janzten duten. Izan ere, arabiar miloiduna edo futbol jokalari senegaldar famatua bazara, lasai, hau ez doa zurekin. Ibarrolak, gauzak horrela, halako jarrera eta diskurtsoetatik urrun agertu nahi du, ederki baitaki ez diotela mesederik egiten.

Kontua da, alta, gero eta zailagoa dela UPN PPtik edota VOXetik bereiztea. Udal eta Foru hauteskundeak hurbiltzen dira eta eskuinaren formulak ez daude itxita, UPNren nortasuna eta etorkizuna bera lehian daudelarik. Desmarke formal hutsak baino gehiago beharko ditu Ibarrolak bere alderdiaren profila bereizteko. Eta horretarako, iraganeko inertziak alde batera utzi beharko ditu, baina hori lortu ahal izateko lidergo sendoak eta gaitasun estrategikoak behar dituzte, gaur egun atzematen ez direnak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!