Ero bat Etxe Txurian?

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2026ko urtarrilaren 22a

Arrazoiak ditugu Estatu Batuetako lehendakaria burutik joanda dagoela pentsatzeko. “Herboriko” bat falta zaiola esanen luke jende askok, bere edozein mintzaldi adituta. Davosen kristonak esan ditu diskurtso luze, astun eta kontraesankor batean, zeinean Islandia eta Groenlandia nahasi baitutu, besteak beste. Matematiketan ere maldan behera, bere odolaren ehuneko berrehunaz aritu baitzen. Tentagarria da, gauzak horrela, dena erokeria hutsatzat hartzea: Trump gaixo dago eta kitto!

Kontua da, alta, gauza handirik ez duela argitzen ikuspegi horrek. Izan ere, dena erokeria da? Nola iritsi da halako pertsona bat Etxe Txurira? Nola lortu du han jarraitzea, egiten eta esaten dituenen ondotik?

Ergelkeria asko esaten ditu gizonak, horretaz zalantzarik ez, baina delirioaren barnean mezu argiak atzematen ahal dira. Lurralde bat indarrez hartzea onuragarria da, txuriak beste guzien gainetik daude, Estatu Batuek munduan agindu behar dute, bizi garen garaietan indarra nagusi, beti bezala, baina orain inolako disimulorik gabe… Erokeriaren formak hartu ala ez, horiek dira egungo mundua ezaugarritzen duten patroiak. Agian horretaz ez jabetzea da erokeria politikoa definitzen duena, gaur egun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!