Euskara hobeki politizatzeko erronka

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2025eko abenduaren 4a

Jakin badakit formulazio honek kontrako zirrara pizten ahal duela. Izan ere, politizazioa kaltegarri gisa hartzen da askotan: zerbait politizatzea txarra omen da, arazoak okertzen direlako, nonbait, politizatzen direnean. 

Uste horren atzean, alta, politikaren ikuspegi zehatza dago, ikuspegi atzerakoia, zeinak, praktikan, elite boteretsuen eskuetan uzten baitutu erabakiak, politizazioa, sakonean, eta hor dago koxka, herritarron erabakien esparrua baita. 

Euskara politizatzea, beraz, ez da alderdi politiko baten zerbitzura jartzea, baizik eta denon arteko bizitzaren kudeaketan kokatzea, hau da, afera publikotzat jotzea. 

Euskara politizatzea euskararen kontrako erasoen ezaugarritze politikoa agerian uztea da, eta, bide beretik, euskara zabaltzeko behar diren erabaki politikoak eztabaidaren erdigunean paratzea. 

Bestela esanez, ez dago euskararen aldeko despolitizazio bide emankorrik. Politizazio hobeak behar ditugu, ordea, euskararen aldeko atxekimena indartu eta hizkuntza gutxituek behar dituzten ezarpen instituzionalak bermatuko dituztenak. Bai, ezarpenak, gurea bezalako hizkuntzek beren aldeko erabakiak eta erabaki horiek ezartzeko neurriak behar dituztelako. Ahantz dezagun despolitizazioaren lelo ergela eta politizatu dezagun hobe, beraz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!