Pepe Mujika hil da. Mundu mailako erreferentea, batez ere ezkerran eta askapen mugimenduetan, era guzietako goraipenak jaso ditu. Merezitakoak, ene ustetan, asko baita eman eta utzi diguna.
Bizitza osoko militante politikoa, gerrillaria ere izan zen Pepe Mujika, hau da, armak erabili zituen helburu politikoen defentsan.
Gurean oiartzun zabala duten diskurtso batzuen arabera, indarkeriarekiko harremanak ezabatzen du pertsona bat politikoki, sozialki, moralki. Jarrera horien arabera, esaterako, ez da onargarria irakasle izatea indarkeria politikoa erabili baduzu, edo hori leporatu badizute.
Uruguaien, Kolonbian bezala, lehendakaria izan zaitezke, berriz.
Bitxia da, gauzak horrela, estigmatizazio moralisten malgutasuna, unibertsal absolutu gisa aurkezten badira ere.
Bake gizon humanista izan zaitezke gerrilari ohia izanik ere….Baina Uruguaien, ez Euskal Herrian, jakina.
Izan ere Mugika tupamaroa izan zen, ez ETAko kidea!!!