Urak dakarrena urak daroa, lurrak emandakoa lurrean gelditzen da. Hala dio kantuak, baina bizi garen munduan urari ez diogu biderik utzi eta aurrean aurkitzen duena gainditzen du indar oroz. Balentziar Herrialdean kalamitate ezberdinak uztartu dira, lurralde planifikazio kazkarretik kudeaketa kriminal batera, emaitza katastrofikoa izan delarik, klima aldaketa bortitzaren testuinguruan. Baina, biderik ba al du urak gurean? Segur gaude gu?
Segurtasunaren inguruko eztabaidak irekitzen direnean, segurtasun hutsune batzuk aipatzen dira, eta, kasu batzuetan, fabrikatzen dira. Migrante lapurraren iruditik ogia erostera jaisten den emakuke helduaren etxearen okupazioaren mitora, gure beldurrak ere planifikatu eta bideratu nahi dituzte.
Ikusten ari gara, berriz, miloika lagunen segurtasuna jartzen duela arriskutan merkatua gauza guzien gainetik jartzen duen logikak. Baina hori ez da lotzen segurtasunaz.
Hobe dugu ez ahaztea, beraz, urak bere bidea eginen duela, baita gu bide erdian jarrita ere.