Trebakuntza finantziaria

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2024ko urr. 14a, 11:52

Aizue, adituak al zarete zuek finantza kontuetan? Ez, ba, lekuz kanpo egonen zarete laster, abian baitago trebakuntza finantziariaren aldeko kanpaina erraldoia. Nonbait, ikasleak galduta daude egungo munduan, finantzen oinarriak ez badituzte ezagutzen. Soberan daude filosofia, soziologia, historia edota geografia! Eta bergauza antropologiaz eta halakoez! Ikasle on batek finantzak ezagutu behar ditu bere buruaren enpresaria izateko, finantzek mugitzen dutelako mundua, jende guziak daki hori! 

Beraz, gauzak bide horretatik joanez gero, analfabeto finantziariak izanen zarete zuek hemendik urte batzuetara. Eta zer eginen duzue orduan? Nola biziko zarete zuen dirutza non inbertitu jakin gabe? Ez lokartu eta egin kasu bankuetxei, beraiek bat egiten dutelako trebakuntza finantziariaren beharraz. Baina, kontxo,  zintzoak izan, eta ez egin galdera ezegokirik, kontua ez baita finantzen atzean zer dagoen jakitea, kapital bedeinkatua gorestea baizik. Amen!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!