Esku bat Irulegin

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2024ko urt. 18a, 15:29

Espero zitekeenez, Irulegiko Eskuak zerpentsa ematen segitzen du. Ikerketak egin dira, normala denez, eta irakurketa ezberdinak ageri dira. Lehen uneko ustekabeak uste batzuk indartu zituen eta beste batzuk ahuldu. Hori ere ohikoa da, batez ere gurean, non aurkikuntza historikoak segituan uztartzen baitira nortasun lehia politikoetan. Baina, zer esanen dizuet? Hau normala da, munduan eta gurean, nortasun egitasmo ezberdinak daudelako. Halakoetan iragana eztabaidan dago, era batera ala bestera. Horretan ez gara anomalia bat, normaltasunaren aldaera bat baizik: guk ez ditugu nortasun lehiak asmatu, ezta errelato historikoaren inguruko gatazkak ere. 

Gertatzen da, alta, gatazka hauek desitxuratzen direla objektibitatearen izenean. Batzuk zientifikoak dira, neutralak, arrazionalak, eta beste batzuk emozionalak, partzialak, politikoak… Eta barka, baina hori jarrera ideologikoen ezkutatze operazio bat da, posizio batzuk zilegiztatu eta besteak errefusatzeko. Onuragarria da aurkikuntzaren inguruko ikerketak sakontzea, jakina, baina utz dezagun objektibitatearen komeria alde batera, behingoz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!