Norabidea aldatu beharra dago

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2023ko ots. 16a, 15:05

Zenbat itxarote zerrendetan zaudete zuek? Eta zuen ingurukoak? Gaixotzen zaretenean, erraz lortzen duzue sendagilearekiko hitzordurik?  Zenbat aldiz izan duzue osasungintza publikoaren egoera hizpide azken garaiotan? Eta tramiteren bat egin behar izatekotan, aldaketarik hauteman duzue bulego publikoetan? Ilaretan egonak zarete,edo telefonoari atxikituta, txandaren zain?

Greba deituta zegoen otsailaren 15erako nafar administrazio publikoan. Ohiko moduan, irakurketa kontrajarriak deialdiaren arrakastaren inguruan, baina ezinezkoa izanen da mobilizazio jendetsuak ezkutatzea, iritziak iritzi. Beste gauza bat da greba horren ondorio politikoak aurreikustea, dagoeneko hauteskunde giroan erabat murgilduta gaudelarik. Bestalde, ez dugu ahaztu behar zerbitzu publikoen defentsaz batera elite batzuen interes korporatiboak ere ageri direla lehia honetan, exklusibitatearen afera dela eta. 

Zerbait gertatzen ari da administrazio publikoetan eta ez da ona, oso kezkagarria baizik. Begibistakoak dira, jakina, prekarizazio eta pribatizazio urte luzeetako emaitzak, baina, norabidea aldatzen ari da? Hor dago koxka, ene ustetan. Eta kezkarako arrazoiak ugaltzen dira, iraganeko gehiegikeria batzuk ez errepikatzea baino gehiago egin beharko baita norabidea benetan aldatzeko. Anartean, txalogarria da denonaren defentsan kaleak beteta ikustea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!