Matematikak eta nostalgia nafar eskuinan

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2022ko abe. 15a, 14:56

Nafarroako panorama politikoa ez da batere aspergarria. Aldaketak ugaltzen dira, batzuetan ustekabe gisa, Marmotaren Egunaren aldarte moduan beste batzuetan. Oraingoan Navarra Sumaren bukaera antzestu berri du UPNk. Ciudadanos hiltzat ematen du jende guziak eta beraz, ez da oso aintzat hartzen lehia honetan. PPrekiko tentsioa da gakoa, beraz.

Esparzak oreka bilatu nahi izan du nafar eta espainiar eskalen artean, beren apostua Feijoo dela oroitaraziz, baina PPkoek maila guzietan kokatu dute haustura. Mezuak berotzen ari dira egun batetik bestera, baina ikusi beharko da zertan gelditzen den afera hau, bizi garen garaiotan sei hileetako epea oso luzea delako. 

Inkestak eta kalkulu matematikoak omen daude UPNren erabakiaren atzean. Algoritmo politikagintza edo, halakoa da gure aroa! Halarik ere, nabarmena da iraganera itzultzeko taupada, nora eta erregimenaren garai gogorrenetara, haiendako batere gogorrak ez zirenak, jakina. Ez dirudi indar erakustaldia denik iraganera itzuli nahi izatea, ezta?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!