Lurra esnatzeko tenorea

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2022ko ots. 3a, 13:00

Ikerlariak ez dira ados jartzen neguko festa zikloen inguruan, dela Santa Agata, direla ihauteriak. Interpretazioetako bat da lurra esnatzeko erritoak direla, nolabait, neguaren ondotik udaberriaren etorrrera ziurtatzeko. Bizitzaren gurpilari bulkada gisa hartzen ahal ditugu, beraz, katea eten ez dadin. 

Aurten ere iritsi da une hori, eta aukera ona izan daiteke, pandemiapean jarraitzen dugun heinean, lurrarekiko gure harremana birpentsatzeko. Agian lurra baino gu gara esnatu beharrekoak, beranduegi izan aurretik. Argentinar batek, Flavia Costak, istripu normalaren kontzeptua proposatu du pandemiari erreparatzeko, egungo ziblizazio ereduak halakoak ekartzen dituelako. Kontua ez da iragana mitifikatzea, baina hobe genuke bizitzaren gurpila bermatzea, arriskutan jartzen segitu baino. Goza ditzagun, beraz, festa hauek, bizirik jarraitzeko bulkadak dira eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!