Kartzela, heriotza, etika, morala, ardura, errua, borroka, mendekua, bakea, gatazka, politika, diskurtsoa, oroimena, ahaztura… irudiak, ideiak eta emozioak korapilatzen dira ETAk duela 10 urte hartu zuen erabakia aipatzean. Nork bere irakurketa egiten du, jakina, gatazka politikoa baitago guzi honen azpian, ukatu nahi badute ere, eta, denok dakigunez, gatazketan, interes, ikuspegi eta egitasmo kontrajarriak daude talkan. Paradoxikoki, gatazkaren ukapenan oinarritzen den errelatoaren gatazka nagusitzen den honetan, komeni da ez ahaztea egungo espainiar estatua Hitlerrek eta Mussolinik babestutako kolpe faxista baten ondorengoa dela, legetik legera egindako trantsizio baten bidez. Bestela esanda, egun egokiak dira oroitzeko gailentasun moral nazkagarri batetik ikasgaiak eman nahi dizkiguten asko odol isurketa erraldoi baten inpunitatetearekiko konplizitatetik ari direla.