Telesforo Monzon gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2021ko mar. 11a, 13:05

Nafarroa maite zuen Telesforo Monzonek eta euskal lurraldeen batasunari buruzko ideia inspiragarriak utzi zizkigun, maitasun horretatik. Gorderik zeukan, zauri mingarri gisa, Lizarrako Estatuaren zapuzketa, eta Franco hil ondotik ezarritako lurralde zatiketa salatu zuen irmoki.  Urteak pasa dira Monzon hil zenetik baina bere pitxar hautsiaren metaforak deskribatzen du gure egoera, aldaketak aldaketa. Kontua ez da ibilbide historikoan atzera egitea, ezta iragan mitifikatu baten itzuleraz amestea: aurreko hamarkada edo mendeetara bizitzera joan diren erretrotopiko aski ditugu gure herrian dagoeneko. Kontua zatiketa zahar horri erantzun berriak ematea da, orain artekoen emaitza mugatua baita. 

Monzonek kemena eta begirada luzea ikurtzen zituen, geroari aurre egiten baitzion ibilbide luze baten uztatik. Kemena eta begirada luzea ez daude soberan XXI. mendeko Euskal Herrian, ene ustetan, eta Monzon oroitzea emankorra izan daitekeelakoan nago, beraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!