Elurra Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2021ko urt. 14a, 11:50

Denok ezagutzen dugu ilargia erakusten duen behatzaren esaldia, zeinean behatzari egiten baitio so ergelak. Nire gaurko gogoetan, berriz, ergelkeria alde batera uzteko, ilargia ahaztu eta behatza hartu behar dugu aintzat. Begira, elurra Madrilen -esaten digute, eta nik, elurrari ez, baizik eta mezuaren ezaugarritzeari erreparatu nahi diot.  Zergatik eman behar diogu Madrilen pilatutako elurrari halako garrantziarik? Zergatik lehenetsi behar dugu Madrilgo elurra geuk zapaltzen dugunaren gainetik? Zeren arabera ezartzen dira arreta fokoak? 

Esan bezala, oraingo honetan, behatzari so egitea emankorra da, erakusten digulako noraino iristen den gure subalternitatea. Jendarte gisa, herri gisa, subalternoak gara, izan ere. Madril eta gure artean menpekotasun harremana dago,horregatik espainiar erresumaren hiriburuak ezartzen ditu arauak. Madrilgo elurrari begiratu beharrean, gure menpekotasunari so egin beharko, noizbait bestela bizi nahi izanez gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!