Arima ederrak

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2020ko urr. 15a, 14:08

Haserre daude espainiar nazionalistak, Colon eta egungo beren erregeren irudiak lurrera bota baitituzte Iruñean. Konkistatutako herrietan eragindako suntsipena zibilizazioaren hedapena izan omen zen, baina ekitaldirako propio egindako estatuek jasan zutena toleraezina da. Genozidioaren zuriketari festa egun bat eman diotenek indignazio morala adierazi dute, berriro ere, Iruñekoa indarkeria baita, ETAren komodinari hautsa kendu eta berriro paseoan atera dutelarik. 

Hau ez da ustekabea, edonola ere, ohikoa baita inperiozaleek inperioak eta beren krimenak maite izatea. Beste batzuen erantzunak utzi nau harrituta, alta. Gogorregiak omen dira irudiak, to! Hauek ez dira formak, aizue! Horrela ez, mesedez, esaten digute; protesta egin daiteke, jakina, baina… Arima ederrak! Beti garbirik zikinkeriaren erdian. Beti zuri dena iluntzen denean. Protesta bai, baina formak gordeta! Tortilak bai, baina ez ikutu arrautzak! Arima ederrak!!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!