Patxi Ruiz; premiaz jarduteko tenorea

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2020ko mai. 21a, 12:31

Patxi Ruiz euskal presoa egarri eta gose greban dago saio hau grabatzeko orduan. Ñabardura honekin abiatzen naiz, ene itxaropena bere egoera lehenbailehen bideratzea eta bere bizitza arriskutik ateratzea delako. Patxiren kasuan korapiloak ugaldu dira, denok dakigunez, eta gaiaz serio aritzeko bada kezkaz zer hartu, baina, egoera honetara iritsita, lehentasuna irteera bat bilatzea da eta ardura nagusia, jakina, espainiar gobernuarena da, haien eskuetan baitago euskal presoen egoera. Aspaldi agortu ziren aitzakiak, eta pintaketa edo irain batzuek ezin gaituzte sakoneko aferatik urrundu, hori lortzeko asmotan ustezko arerioen arteko interes elkartze argigarriak ikusten ari bagara ere. Tenpus berri batean gaude eta iraganeko errezetek ez dute balio. Hau gainditzeko erabakiak eskuragarriak dira, eta premiaz hartu behar dira, gaitz handiagoen bidea itxiz. Nork bere ardura hartu behar du honen aitzin, kartzelak, berriro ere, pertsona bat amildegiaren ertzera eraman duelako, horretarako egina dago eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!