VOX eta orohar eskuin autoritarioaren erasoaren aurreko harresi gisa aurkezten du bere burua espainiar gobernu berriak. Antzeko zerbait egin du Nafarroakoak. Eskuin autoritarioari indar oroz aurre egiteko borondatea beste gauza bat da, alta. Jakina da espainiar indar polizialak direla olatu autoritarioaren protagonista bat, aspaldidanik izan ere. Denok dakigu inon ez dagoela VOXen zale gehiago guardia zibil eta polizia nazionalen artean baino. Halaber, gauza ezaguna da ikur batzuen inposizioa eta beste batzuen debekua autoritarismoa dela. Ba, gaztetxo bat hospitalean dugu, espainiar poliziek erasotuta, eta nafar erregimen ustel eta autoritarioaren ikur politika berriro ere indarrean ezarriko digute. Hau da autoritarismoari aurre egitea? Bai to!