Bete betean jo zuen Esparzaren alderdiak norekin eta Ciudadanosekin hauteskunde aliantza eginaz. Bista ederra du baten batek etxe hartan, zinez! Desagertzen ari den alderdi bati, Nafarroan itzalik lortu ez duenari, hots, halako opariak egin izanak ez du gauza onik esaten UPNren arduradunen gaitasun estrategikoaz, eta panoramari erreparatuta, PPrekiko adiskidetasuna ere ez da mendeko asmakizuna izan. “Genialitate” hauei esker, UPNk beste bi alderdietako hautetsiekin dantzatu behar du oposizioan nahiz gobernugintzan, Iruñeko udalaren kasuan, batzuen etsipenerako.
Afera da, edonola ere, opari horiez gain, beren menpe jarrita dagoela UPN, kaikukeria atzerakoi guziei segida emanaz. Bazkide hauekin ez dira asetu, eta VOXekiko hurbiltze bidean daude, bestalde. Azken ergelkeria ez da nolanahikoa, jende aurrean agertu baitira, trafiko eskuduntza Nafarroak hartzea kolokan jarriz. Txapela kentzekoa, zalantzarik gabe!