Hertzainak Taldearen kantak 564 ohe huts aipatzen ditu, asmatu zuten unean horixe baitzen euskal preso politikoen kopurua. Guttiago dira gaur egun, 264, baina, halarik ere, gehiegi dira, oraindik ere. Aro berri batean gaude Euskal Herrian, baina batzuek loturik nahi gaituzte, orain ere. Mendeku nabarmena ez ezik etorkizuna baldintzatzeko apostua ere bada.
Preso politikoekiko elkartasun keinuak ugalduko dira eguberri egun bereziotan, aipatu kanta herri eta auzoetako plazetara eramanez, kantatzea, askotan, libre bizitzeko griñaren adierazpen ederrena delako.