Askotan,eztabaida politikoaren lekua hartzen du moralinak, tamalez. Hau gaitsetzi, beste horrengatik barkamena eskatu, indignazio moralak abantaila ematen omen dizu edozein eztabaidatan, are gehiago zure burua biktimatzat hartzea lortzen baldin baduzu. Argudio eta proposamen politikoak, ordea, bigarren mailan gelditzen dira, agenda moralistaren menpe.
Hau nabarmena da gure herriaren iraganaren inguruko errelatoetan. Berdin da zein den ezker abertzaleak egiten duen diskurtsoa, beti eskatuko diote gehiago, eskatze hori botere posizio bat delako, eskatzen duenak eskatzeko autoritate morala bereganatzea negozio politiko emankorra delako. Sinplifikatzea, indarkeria forma asko izkutatzea, gatazka politikoak ukatzea, hori dena bigarren mailan gelditzen da gaizto eta zintzoen arteko errelatoaren onurako. NATOren babesaz Estatu Islamikoaren kontra borrokatutako kurduak bonbardatzen dituzten bitartean, esaterako. Hau bai sakristia morala!