Hiribilduan dago Troiako Zaldia

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko eka. 20a, 14:47

Hau bezalako saiotxo batean aipatu nuen Troiako Zaldiari ateak irekitzea ez zela ideia ona. Bestela esanik, hobe genuela PSNk giltzarik ez izatea. Tamalez, horixe bera gertatu da eta PSNk, (zoritxarrez, berriro esanen dut) giltza batzuk eskuratu ditu. Dagoeneko erabili egin ditu, Iruñean, Lizarran, Barañainen, Eguesibarran, Burlatan eta beste hainbat udaletan, zertarako eta eskuinari ateak irekitzeko. Izan ere, hau izaten da Troiako Zaldien zeregin nagusia.

Aitor dezagun, beraz, hiribilduaren erdian dugula aipatu zaldia. Ezin dugu itsuarena egin, hiribildutik at segituko balu bezala. Barruan dago eta orain, ene uste apalean, egin dezakeen kaltea mugatzea da erronka, erdietsi dituen giltzak indargabetzeko aukerak sortuz. Batzuk korrika joan dira zaldiari ongi etorria emateko. Nor bere hautuen arduraduna da. Edonola ere, zorionez, PSNk ez ditu giltza guziak. Zorionez, berriro esanen dut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!