Lenin Sarasate Pasealekuan

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko eka. 6a, 12:58

Nafar Parlamentutik Nafar Gobernura doan pasealeku zabal eta luzean dabil Lenin egunotan, gora eta behera, bere galdera ezagunaren bidez. Zer egin? Galdera zorrotz eta argia. Eta erantzuna ez da erreza, egia esan. Maiatzaren 26ko emaitzek agertoki berria ekarri dute Nafarroan, baina agertoki hau nolakoa izanen den ez dakigu, dena ez baitago idatzia. Aldaketak ez ditu duela lau urteko gehiengo instituzionalak lortu, baina erregimenaren krisia ez da itxi, eta lehiak bizirik jarraitzen du, forma eta formulak aldatzen badira ere.

Nik ez dut erantzun borobilik. Leninek Sarasate Pasealekutik gora eta beharra jarraitu beharko du tarte batez, behintzat. Baina argi dauzkat hainbat kontu. Esaterako, aldaketa Nafarroan aspaldi gertatu den gauzarik onena izan dela. Halaber, jendartetik instituzioetara iritsi zela, eta, beraz, jendarte eragile eta jarduera instituzionalen artikulazioan oinarritzen dela aldaketaren aukera. Eta, gaurkoa bukatzeko, Lenin aipatzea ideia ona izan daitekeela soilik Sobieten garaian ez gaudela ulertzeko gai baldin bagara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!