Ez ahantzi: eskuinak demokrazia gorrotatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko mai. 23a, 14:49

Artikulu argigarria idatzi du Iñaki Iriartek, Primo de Rivera, Franco, Hitler eta Mussolini txalotu zuen Diario de Navarra egunkarian. Ez zait bururatzen eskuinaren mezu atzerakoia zabaltzeko bitarteko hoberik. Izan ere, hor dakite beste inon baino hobeki nola erasotu demokrazia, bertako oligarkek abian jarri zutenetik gorroto sutsuaz hartu baitu Diario de Navarrak herriaren autogobernuaren ideia. Baina hori bai, nafar eliteak beti biktimizatu du bere burua, oraingoan Iriartek egiten duen modu berean. Jauntxo gaixoak!

Iriartek ikasi du Trump eta Le Penen estiloa dela orain UPNen karrera egiteko hartu beharrekoa eta, lotsarik gabe, hartu egin du. Bihar kontrakoa hartuko du, komeni zaiola uste badu, baina oraingoan zertaz eta frenteaz mintzo da gizona aipatu idazkian, hizkera belikoa gora eta behera. Nafarroan, 1936ko kolpearen ondotik, ez zen gerla frenterik egon, sarraski kriminala baizik, Iriartek ederki dakienez. Hagitz argigarria, zinez, nafar eskuina modernizatu behar omen zuen gizonaren mezua!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!