Itxiko diogu atea Troiako zaldiari?

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko mai. 9a, 14:32

Gatazka handia gainean dugu dagoeneko, eta ez naiz telesail ospetsu horretaz ari, Nafarroako politikaz baizik. Foru eta Udal hauteskundeetan aldaketa eta autoritarismoaren artean aukeratu beharko da eta aurrekoan gertatutakoa gogoan izanik, lehia oso gogorra izanen da. Erronka zaila baina sinplea da: aldaketaren gehiengoak berrestea. Kanpainaren gorabeherek zerumuga hori ez lainotzea ezinbestekoa dugu, gauzak honela.

Eskuinak jakin badaki ezin izanen dituela aldaketaren indarrak gainditu, baina erregimena eskuina baino gehiago bada, eta batzuek nahiko lukete oraingoan, berriro ere, giltza PSNren eskuetan kokatzea, fatxekin batera ala, aldaketaren aldaketaren izenean, Troiako Zaldiarena egiteko. Ez da ideia ona izaten Troiako Zaldiei aterik irekitzea, ezta diskurtso mailan ere. Aldaketa egon badago, PSN alde batera uzteko gai izan ginelako da. Hobe inoiz ez ahaztea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!