Inkisizioa kanpora! Gora sorginerria!

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko api. 11a, 13:51

Sorginen oroimenaren inguruko topaketa egin da berriki Iruñean. Feminismoak, zorionez, aspaldiko erronkari eutsi dio, iraganeko bortizkeriak kokatuz eta salatuz. Orainaldi iraunkorraren garai hauetan, etorkizun utopikoen ilusioa bezain baztertuta dago iraganaren oroimena. Tenporalitate lauan nahi gaituzte, beste mundurik irudikatzeko gaitasunik gabe, dagoena egon daitekeen bakarra dela sinetsita. Horregatik, oso beharrezkoa dugu iragana kontutan hartzea, bestelako geroak eraiki ahal izateko.

XXI. mendean ere oso bizirik dago Inkisizioa. Batzuek iraganeko ikur atzerakoienekiko lotura ez dute izkutatzen, eta birkonkistaz edo galdutako inperioaz mintzo dira. Dela Zugarramurdin dela Altsasun, hitzak baino gehiago dira, beti. Mehatxua, heriotza, gorrotoa, beldurra. Gauzak horrela, hobe sorginerria eraikitzea, Inkisizioaren menpe jarraitu baino!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!