GARA itxi nahi dute, GARA bizirik mantendu behar da

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko urt. 31a, 13:29

Prozedurak aldatzen dira, baina Espainiar Inkisizioak bere lana egiten jarraitzen du. Oraingoan, GARA itxi nahi dute. Aitzakia? aurretik itxi zuten EGINen zorra. Espainiar epaileen erasoek handitu zuten zorra, hots. Erasoen atzean dagoena da garrantzitsuena, edonola ere. Komunikabideak ixtea ahots zehatz batzuk isilarazteko modua da. Helburua argi agertzen zaigu, oraingoan ere: GARAren bidez zabaltzen diren ahots horiek mutu utzi nahi dituzte.

Alperrikakoa da, alta, erasoen salaketan gelditzea. Erantzun emankorrak eman behar ditugu, ahots horiek ozen entzun daitezen. Ederki dakigu Nafarroan zein den erasotzaileek nahi duten komunikabide aniztasuna. 1936ko kolpistek Nafarroan egin zuten lehen gauzetako bat La voz de Navarra egunkari abertzalea ixtea izan zen. Falangistek Arriba España argitaratu zuten, lapurtutako tresneria baliatuz. Gaur egun bestela egiten dituzte gauzak, baina iraganeko mamu horiek gero eta begibistakoago ditugu, agian, beraiek harrotasunez esaten dutenez, espainiar trantsizioa legetik legera egin zelako. Aipatu falangisten legetik, zehazki, ez dezagun ahantz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!