Aldaketa suntsitzea ez da deus hoberik sortzeko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko urt. 17a, 12:08

Aldaketaren inguruan gertatzen ari dena tentsioen adierazpen gisa irudikatu nahi dut, inorren planaren gauzapen moduan baino. Ez dakit zuzenena ote den, alta. Aranzadiren arduragabekeriak eta Maravillas Gaztetxearen aurrean Geroa Baik erakutsitako burugogorkeria autoritarioak zerpentsa ematen didate, egia esan. Izan ere, errepikatzen diren joerak ditugu biak. Gaztetxearena ikusi genuen abuztuan, eta Aranzadik behin baino gehiagotan egin ditu halakoak, horregatik kanporatu behar izan zituzten gobernu jardueratik, egunorokoan oposizioan zeuden eta.

Suntsipen sortzailea kontzeptu ezaguna da kapitalismoaren garapenean ematen diren prozedura deuseztatzaileak definititzeko. Beharbada norbait pentsatzen ari da gaurko aldaketa suntsitzea beste zerbait sortzeko baliogarria izan daitekeela. Balbasen polo antagonista agian, hori zer ote den jakitea zaila delarik. PSNrekiko akordioa, akaso, eta hori zer den denok dakigu. Edonola ere, nik nahiago dut aldaketaren indartzearen aldeko hautua egitea, erregimenaren suntsipen sortzailearen bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!