Espainiar poliziak Nafarroan duen buruak mezu faxistak sare sozialetan igorri izana ezin sinetsi dabiltza batzuk. Nork esanen luke halakorik espainiar poliziak gurean duen jarduera eredugarriari erreparatuz, ezta? Nork esanen luke, bestalde, Franco hil ondotiko trantsizioak diktadurako polizia bat ere lanik gabe utzi ez zuelarik? Nork pentsa zezakeen 78ko Sanferminak gogoratzeko balkoietan zeuden pankartak ikertzen ibilitakoen buruak mezu faxistarik zabalduko zuenik, finean?
Trantsizioa noiz iritsiko den komisaldegietara galdetzen zuen lehengoan Twitterren berri honen inguruan ibili den batek. Hasieratik iritsi zen, halako faxista bat polizia buru izatea baita, besteak beste, trantsizioa. Arazoa ez da faxista bat espainiar poliziaren buru izatea, arazoa da ez dela bakarra.