UAGNren azkena ikusita, baten baten pentsatuko du munduan barna zabaltzen ari den olatu eskuindar autoritarioa Nafarroara ere iristen ari dela. Xenofobia eta sektore pobreeendako babes neurrien errefusa dira aipatu olatuaren oinarriak eta talde horrek adierazitakoa bide horretatik doa, zalantzarik gabe. Azkenean, neoliberalismoaren kalteek pizten duten egonezaz zer egin, hori da kontua, eta atzerakoiek egitasmo atzerakoien onerako baliatzen dute jendearen haserrea, etorkinak eta orohar ahulenak erruduntzat jotzen.
Joera horrekin bat egiten du UAGNren diskurtsoak, baina, egia esan, ez zuten kanpoko olaturen beharrik sakoneko autoritarismoari heltzeko, aspaldikoa baita beren hautua. Eta ez da haien hautua bakarrik, beste batzuk ere aspaldi baitaude halako posizioetan. Edonola ere, kasu: olatuak hauspotu ditu, eta laguntza hau baliatuko dute, hasteko, aldaketaren ibilbidea mozteko, eta hau lortuz gero, izugarrizko egitarau atzerakoia ezartzeko.