Oso argi zuten 78ko Konstituzioa egin zutenek

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2018ko ira. 27a, 12:28

Laster beteko dira 40 urte Franco hil ondotiko Espainiar Konstituzioa inposatu zigutenetik. Goitik behera egin zuten, diktaduraren kontrako borrokan eskatutako haustura baztertuz.

Nafarroan, trantsizioaren gakoetako bat lurralde eredua izan zen. Hego Euskal Herriko lau lurraldeak batera ala bi autonomia estatutoen bidez, hori izan zen auzi nagusia, eta herriari galdetu gabe zatiketa ekarri zuten. Hori bai, irudikatu nahi izan zuten Nafarroak bazuela Euskadin sartzeko aukera, oso ezaguna den dispotsizio legalaren bidez.

Oso argi zuten Konstituzio hura egin zutenek, bai, horregatik Komunitate Autonomoen batzea debekatu zuten. Ederki zekiten gure kasuan nahiz Herrialde Katalanetan benetako arriskua lurraldeen arteko elkartze horizontala zela. Ederki zekiten anexio gisa aurkeztea komeni zitzaiela, eztabaida menpekotasuna eta nortasun galeraren terminoetan kokatzeko. Tamalez, badirudi batzuek ez dutela 40 urte hauekin aski izan ikasgaiari erreparatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!