Bai, erabaki estrategiko egokia izan zen PSN baztertzea

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2017ko mar. 27a, 13:20

Duela ia bi urte iritsi zen nafar instituzioetara jendartearen aldaketa gogoa. Ibilbide luze eta korapilotsuaren uzta zen jauzi hura eta emandako urratsen artean kokatu behar dugu PSOEren nafar sukurtsularekiko estrategia argipena. Batzuen ustetan, PSN alderdia baztertzea ez zen ideia ona. EH Bildu baztertzea nahiago zuten batzuek, denok dakigunez. Herriaren hitza erabakiorra izan zen, alta. Jendeak mezu argia luzatu zien alderdiei eta aldaketaren gehiengoak gorpuztu ziren gobernuan nahiz udal gehienetan.

PSNren egungo jarrerak ikusirik, aukeratutako bidea txalotu behar dugu. Izan ere, zorionez, baztertu zuten aldaketaren indarrek PSN alderdia. Horri esker dago aldaketa abian Nafarroan, PSNren bozkak ez baitziren beharrezkoak gehiengoak osatzeko.

Aldaketa sakondu nahi badugu, aldaketaren aldeko indarrak zabaldu beharko ditugu. Argi dago PSNk ez duela kuarentenatik ateratzeko inolako urratsik eman, beraz, hobe hor uztea. Metaketarako aukerak beste nonbait landu beharko ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!