Kale istiluak Iruñeko Alde Zaharrean. Gaztetxo batzuk, oso gazteak, nonbait, eta hain gazte ez diren espainiar poliziak. Manifestazioa porrot izugarria izan da, nazio mailako deialdiak oso jende gutti bildu baitu, baina irudien arrakasta ukaezina da. Garai likido hauetan espektakularitateak agintzen du.
2017an, argi eta ilunen Nafarroako aldaketaren garai berrian, kale istiluak eztabaidaren agendaren erdian. Duela ehun urte iraultza piztu zen Errusian boltxebikek halako umekeriak baztertzea lortu zutelako. Leninek horren inguruan liburu bat egin zuen, umekeriaz mintzo zelarik, pentsa ezazue!
Performance ikusgarria egin zuten larunbatean Iruñeko kaleetan, atzean umekeria atzematen delarik, hauxe baita abian dagoen aldaketa lehertarazten saiatzea, ustezko benetako iraultzaren izenean.